Artzaina, sendabelarretan aditua eta naturaren babesle sutsua. Mari Domingik, gezurrak, harrokeriak eta gaiztakeriak arbuiatzen ditu, aldiz zintzotasuna eta besteei laguntzea saritzen ditu. Egun batean Olentzero laguntza eske etorriko zaio, negu gorri-gorria dela eta, baso, landa eta etxe guztiak elurpean daudelako eta jendea gose handia pasatzen ari delako. Nola konponduko ote dute?